Kartel lehiaketa, bukatzear

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

San Antonio jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan Olak Auzo Elkarteak, eta maiatzaren 15era arte jasoko dira proposamenak, hain zuzen, helbide honetan: Ere­ño­tzuko Olak Auzo elkartea, Ere­ñotzu 2 (Kultur-etxea), 20128 Hernani.

Kartelean ?San Antonio Jaiak?, ?Ereñotzu? eta ?2019? hitzak agertu begar dira, eta 12zm-ko zabalera eta 32zm-ko altuera izan behar dute. Paperean eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Saria 100 eurokoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!