baserritarren eta haien inguruaren zaindari da San Isidro eta, ohi bezala, festa bikoitza izango da Astigarragan. Zamalbide-Bentak auzoaren festak izango dira, batetik; eta bestetik, Goldea elkarteak antolatuta, Foru Plazan ere izango da giroa.
Egun osoko festa, Foru Plazan
Urtero bezala, Foru Plaza izango da festetako baten ardatza, Goldea elkartearen eskutik. Goizeko 09:30etan hasiko da giroa, eta ordutik aurrera, ez du etenik izango eguerdira arte. Prozesioa, meza, bertsolariak... denetarik izango da, baita omenaldia ere; aurten, Lagatxaga baserriari. Eguerdiko 12:30etan izango da gainera, jarduera nagusiena: Idi-demak.
Asteburuan ere, Perurenan
Zamalbide-Bentakeko festak ere izango dira San Isidroren bueltan. Asteazkenean bertan hasiko da festa, egun haundiarekin, eta larunbat eta igandean ere izango da zer gozatua, haur eta gazteen, eta jubilatuen egunarekin. Afaria egingo da larunbatean, eta bihar arte izango da aukera, apuntatzeko.
SAN ISIDRO JAIA FORU PLAZAN
- 09:30, Xapre trikitixa.
- 10:00, Prozesioa eta meza.
- Goizean zehar, Astigarragako Lagatxaga baserriko produktuen erakusketa.
- 11:00, Hamaiketako herrikoia, Gure Izarra Elkartean.
- 12:30, Idi-demak: Loiuko Iñigo Aurrekoetxearen lau idi eta Kantabriako Antonio Cotareloren hiru idi plazaratutakoak dira. Idijabe bakoitzak idiekin orain arte egindako bere marka haustea helburu hartuta. Bi probetan, 3.298 kiloko harriaz arituko dira idiak, 30 minutuz.
- Egunean zehar, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.
- 14:30etan, Herriko bazkaria eta Lagatxaga ?baserri bizia?-ri merezitako esker ona ematea, Gure Izarra elkartean.
SAN ISIDRO JAIAK: ZAMALBIDE-BENTAKEKO FESTAK
Maiatzak 15, asteazkena: San Isidro Eguna
- 11:45, San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
- 12:00, Herri-meza.
- 12:45, Txupinazoa jaiei hasiera emanez. Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian.
- 14:00, Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean.
- 18:00, Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Mixiyua. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera, doan.
Maiatzak 18, larunbata: haur eta gazteen eguna
- 10:30-13:00, Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako frontoian.
- 13:00, Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
- 15:00, Pello Añorga ipuin kontalaria eta tailerrak Perurenako frontoiko lokalean.
- 16:00, Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
- 17:00, Eguraldi ona izanez gero, apar festa frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak eramatea gomendatu dute. Eguraldi txarra eginez gero, karaokea lokalean.
- 18:00, Txokolatada bizkotxoekin.
- 20:30, Afari herrikoia. Musikarekin girotua, Auzolan elkartean. Erreserbak bihar arte: 637 781 772 (Igor)/656 765 482 (Iker).
Maiatzak 19, igandea: jubilatuen eguna
- 12:00, Herri-meza. Ondoren, salda eta bertsolariak eliz-atarian.
- 12:30, Auzoko 4. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
- 14:00, Jubilatuen omenaldiko bazkaria, musika eta bertsolariekin girotua Auzolan elkartean.
- 18:00, Herri-kirol desafioa: Pentatloia. Eta giza proba: Emarri taldea 600 kiloko harriarekin marka jartzen saiatuko da. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera, doan.