Hirugarren Berdintasun Planari bidea emateko, ebaluazioa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

2018an eman zitzaion bukaera Astigarragako Udaleko II. Berdintasun Planari, eta berria egin aurretik, ebaluazio sakona egiteari eta diagnosia berritzeari ekin diote. Horretarako, datu bilketa egiteari ekin zion Udalak, Elhuyar aholkularitzaren laguntzaz; horretarako, dokumentazioa, eta herritarren iritzia jasotzen ari dira. Horretarako egin zuten, hain zuzen, astearteko saioa. Dena den, parte hartzea oraindik irekita dago, ekarpenik egin nahi duenarentzat: berdintasuna@astigarraga.eus edo 943 505 701. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!