Ilarra protagonista nagusia, lau egunez

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

ilarrak hartu ohi du protagonismo osoa maiatzero, duela zortzi urte, eta aurten ere, halaxe izango da. Baratze el­karteak Udalaren babesarekin antolatuta, hurrengo astean, maiatzaren 16tik 19ra b­­i­tarte egingo dute VIII. Ilar Eguna. Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak ere jarriko du bere hondar-alea.


Azoka Berezia, igandean

Ostegunean emango zaio ha­siera Ilar Eguneko egitarauari, ilar pintxopotearekin. Herriko tabernetan izango da, eta ga­ueko 21:30e­tan ilar-pintxo one­nari sa­ria emango diote.   

Hurrengo egunean, ostiralean, baratzeetara bisita egingo dute Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleek, 09:00etan hasita.

Eta gauza bera egingo dute helduek larunbatean, hilaren 18an; goizeko 11:00etan abiatuko da txangoa, udaletxetik.

Egun haundia, aldiz, igandean izango da. Ilar Azoka Berezia izango baita Joseba Barandiaran plazan, ohi bezala. Ilar postuak jarriko dituzte bertan, eta bertan, Luis Irizar eskolako hiru sukaldarik egindako ilar-pintxoak dastatzeko aukera izango da, baita Euskal Herri osoko produktuak erosteko aukera ere. 

Horrez gain, haziari eta landareari buruzko tailerra ere izango da Hazieraren es-kutik, eta haurrentzat, hazi eta landareekin photocall-a jarriko du Ido­ia Lizeagak. 

100 bale Astiko elkarteak, etzitik

Egun horretan pintxoak eskuratzeko, baleak banatuko ditu astelehenetik aurrera, Astiko merkatari, ostalari eta zerbi­tzuen elkarteak. 

Denera, 100 bale banatuko dituzte etzi hasi eta ostiralera bitarte, Astiga­rragako hamaika saltokik, haien bezeroen artean. Horiek dira: Asti­ga­rraga Consul­tores, Lorza Ahol­ku­laritza, Map­fre Astigarraga, Pastain Irudi Zer­bitzuak, Lur Jostuna, Ezpela Natur Denda, Farmazia Maria Aguado, Arantxa Ilea­pain­degia, Ibai Lur jatetxea, Kako jatetxea eta Rezola Sagar­dotegia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!