Musikak hartu zituen Astigarragako kaleak aurreko larunbatean, Norberto Almandoz musika eskolaren ate irekien egunean. Kontxa Etxeberria plazan hasi zuten kale-buelta; handik elizara abiatu ziren, eta bukaera, Musika Eskolako aretoan eman zioten, ikasle txikienekin.