Orion gaur, Salatxo eta Kantuz abesbatzekin batera

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

Duela hilabete Hernanin egin zuten bezala, Orion eskainiko dute gaur Gabriel Fauré-ren Requiem obra Astiga­rragako Aiz­tondo abesbatzak, Herna­niko Kantuzek era Orioko Sala­txok. Arratsaldeko 19:30e­tan hasita izango da, Orioko elizan. 


Igor Arroyo, zuzendari

Igor Arroyo da hiru abesbatzen zuzendari, beraz, bere gidaritzapean eskainiko dute gaurko kontzertua ere. Haiekin batera izango dira, baita ere, Jose Javier Etxeberria baritonoa eta Maddalen Pradera sopranoa, bakarlari lanetan, eta Jose Pascual organoa jotzen. 

Lau pieza izango dira: Re­quiem Op. 48; Cantique de Jean Racine; In Paradisum, eta Pater in manus tuas.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!