Omenaldi xumea bihar herritarrek, 80 urtetik gorako astigartarrei

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 11a, 02:00

urteroko zitari eutsiz, Asti­ga­rragako nagusienak omenduko ditu Gure Izarra elkarteak bihar, 39garrenez. Hain zuzen, 80 urtetik gorako nagusiak izango dira egun berezi honetako protagonista haundienak. 


Diana hasteko, Txirriskla taldearen eskutik

Goizeko 09:30etan hasiko da herria girotzen; orduan aterako baita kalera Txirriskla taldeko txistularien diana. 

Musikarekin jarraituko du­te festa beranduago ere, eta txa­ranga aterako da herriko ka­­leetan zehar 11:30e­tan hasita.

Ondoren, eguerdi aldera ekingo zaio ekitaldi nagusiari. 12:45etan meza eskainiko du apaizak Txomiñenea fronto­ian. Eta jarraian, bertan el­kar­tutako nagusiei dantza eta mu­sika emanaldia eskainiko die­te, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar dantza taldeko ki­deen eskutik. 

Bukaeran Gure Izarra el­kar­­tera abiatuko dira denak, bertan izango baita bazkaria eguerdiko 14:30e­tan. Opariak ere banatuko dituzte bertan, eta festa bo­robiltzeko, soinu-emanaldia es­­kainiko dute Alberro anaiek. 


39. ZAHARREI OMENALDIA

-09:30etan, Txirriskla taldeko txistularien diana.

-11:30etan, Txaranga.

-12:45etan, meza Txomiñenean.

- Ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar dantza taldeko dantzarien emanaldia. 

- 14:30etan bazkaria.

- Eta jarraian, opariak banatzea eta Alberro anaien soinu-emanaldia Gure Izarra elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!