Herriko hegaztiak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen ari dira Itsas Enara ornitologi elkartea eta Haritzalde naturzale elkartea maiatzean zehar.
Aurreko larunbatean 22 herritarrek egin zuten aurreneko ornitologi ibilaldia, eta beste hiru hitzordu dituzte jarrita. Gaur izango dute, hurrengoa. Goizeko 09:00etan jarri dute zita, Ergobiko zubian.
Maiatzaren 18an eta 25ean ere, egingo dituzte ibilaldiak, baina ibilbidea aldatuta izango dira. Egun horietan, Ergobitik beharrean, Santiagomendiko ermitaren aparkalekuan jarriko dute hitzordua, goizeko 09:00etan, eta bi orduko ibilaldia egingo dute, handik.
Adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduera da, eta prismatikoak eramatea gomendatu dute. Gehienetan, gaztelaniaz egingo dituzte azalpenak.