Batzarra gaur, programa aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 02:00

Gaur hasiko da hauteskunde kanpaina, gauerdian; eta ho­rren aurretik, batzarra antola­tu du Astigarragako EH Bil­duk, hurrengo legealdirako pro­grama aurkezteko.

19:30etan hasiko da, Jose­ba Barandiaran plazan, eguraldi ona eginez gero; bestela, Zipo­tza elkartean izango da.

Programaren bederatzi lan ildoak aurkeztuko dituzte bertan: «garrantzia berezia hartuko dute hezkuntzak, etxebizitza politikak, kirolak, partehartzeak, eta gazteen eta ne­ra­been lan esparruak», aurreratu dute.

Horrez gain, apirileko hauteskundeen emaitzen balorazioa ere egingo dute, gaurko batzar horretan. He­rritar guztiei egiten die dei par­te­har­tze­ra ekimen desberdinetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!