«Ikusarazi nahi dugu, gure gaixoek zein zailtasun dituzten sozializatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 02:00

Emanaldi berezia izango da bihar, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Hedatuz proiektuaren barruan, laburmetraiak jarriko dituzte, lau elkarteren lana ezagutzera emateko: Bizibide, Bihotzez, AGISAS eta AGIAC.

Atzo aurkeztu zuten, Her­na­niko udaletxean, Xabi Lertxun­di Zerbitzu Sozialetako presidenteak, eta elkarteetako or­dez­kariek: Alejandro Cadenas eta Julen Ulanga (AGISASeko presidentea eta koor­dina­tzai­lea), Angela Sir (Bizibide), Mari Jose Alkorta (AGIAC), eta Saray Aro­zena (Bihotzezeko psikologoa).


Elkarteetako kideak eta boluntarioak, protagonista

Lau film labur izango dira: El vuelo de las mariposas; Intén­ta­lo, todo es posible; Tocados por el corazón; eta La familia, lo primero. Horietan, elkarteetako kideak eta boluntarioak dira protagonista, eta filmetako bitan, Oscar Terol eta Alaz­ne Etxeberria aktoreek ere ko­la­boratu dute.

Lau filmez gain, Bihotzez eta AGIAC elkarteei buruzko erreportajeak ere jarriko dituz­te. Guztietan, euskerazko azpi­tituluak eta gorrentzako keinu hizkuntza txertatu dituzte.

Garrantzitsua da, biharko emanaldira joateko  ez ematea koloniarik, perfumerik, loziorik edo antzekorik.

«Etorri filmak ikustera; ezagutzera ematen ez badugu, ez dauka zentzurik»

Cadenasek, proiektuaren dina­mizatzaileak, jakinarazi zuen «egu­nerokoan gaixotasun hau­en eraginak jasaten dituzten horiek» direla laburmetraien protagonista: «erakutsi nahi du­gu, zein zailtasun dituzten sozializatzeko. Eskertu nahi dugu boluntarioek egin duten lan guztia, eta baita Terol eta Etxeberria aktoreen kolaborazioa ere. Eta eskertu nahi die­gu, modu berean, bihar filmak ikustera gerturatuko direnei. Etorri daitezela herritarrak; bestela, ezagutzera ematen ez badugu, ez dauka zentzurik lan honek guztiak».

Lertxundik, bere aldetik, elkarte horien lana goraipatu zuen: «ez gara gaixotasun ho­rietaz kontziente, etxean toka­tzen zaizkigun arte. Herna­ni­ar guztiak gonbidatu nahi ditugu emanaldira, oso garrantzitsua baita. Medikuen lana balora­tzen dugu, baina kontziente izan behar dugu, gaixoek sozia­lizaziorako dauzkaten arazoez».


Biharko saiorako, koloniak, lozioak... ez emateko deia

Saioa doakoa eta irekia izango da, aretoa bete arte. Baina bertaratuko direnei, eskatu diete ez emateko koloniarik, perfumerik, loziorik edo usaina dau­kan beste produkturik. Izan ere, sentsibilitate kimiko anitza daukaten pertsonak egongo dira bertan, eta arazo larriak eragiten dizkie.

Gipuzkoako fibromialgia eta neke kroniko sindromearen elkartea da Bizibide; kardio­pa­tiak dituzten haurren fa­mi­lien elkartea Bihotzez; Gi­puz­koako antikoagulatuen el­kar­tea AGIAC; eta gizarte integra­tzaile gizarte eta kultur animatzaileen elkartea AGISAS. Guztiek emango dute bihar, modu zabalagoan, egiten du­ten lanaren berri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!