Txirrita eskolako patio berriaz, gaurko saioan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 02:00

Gaur egingo dute, maiatzeko Hezkuntza Eskola. Arra­tsal­de­ko 18:30etan izango da, ohikoa baino ordubete beranduago, baina betiko tokian, Herna­ni­ko udaletxeko areto nagusian. Eta oraingoan, eskolako patio­ak birpentsatzea izango da, lan­duko duten gaia.

Zehazki, gertuko esperien­tzia bat emango dute ezagu­tze­ra, gaurko saioan: Ereñotzuko Txirrita eskolarena. Tabakale­ra­ko Aldiriak proiektuaren ba­rruan, eskolako patioa beste mo­du batera antolatu eta sor­tu zuten, ikasleekin landuz eta auzolanean gauzatuz. Txirri­ta­­ko ordezkariak izango dira bertan, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko.

Saioa irekia izango da, he­rritar guztientzat; eta bertara­tzeko gonbitea luzatu diete, in­teresa daukatenei. Jaki­na­ra­zi dute, gainera, zaintza zer­bitzua eskainiko dutela, saio­ak iraun bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!