Pasa den urtean hasi zen gomazko paletaz Herriarteko Txapelketa jokatzen eta aurten bigarren edizioan ere Hernanik izango du ordezkaritza. Lehenengo kanporaketako joanekoa gaur hasiko dute Aian eta itzulerakoa Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatuko da, maiatzaren 17an, ostiralez.
Jardunaldiko hiru partidu jokatzen dira eta lehendabizikoa 20:00etan hasiko da Aiako frontoi nagusian. Hernaniko taldea ondorengo palistek osatzen dute: Arregi, Urreaga, Kerejeta, Zubimendi, Manterola, Lujanbio eta Arandiak.
Oraindik ere erabakitzeko dute taldeko hautatzaileek nork zer modalitateetan jokatu. Hiru modalitateak ondorengoak dira: banaka frontoi osoan, binakaka frontoi osoan ondoren eta bukatzeko banaka, baina zazpi t?erdiaren barruan.
Eskolarteko finalean bi talde hernaniar
Bestetik, Ereñotzuko frontoian Gipuzkoako Eskolarteko finalak jokatuko dira alebin eta infantil mailetan. Gainera, azken hamar urteetan, Hernaniko bi talde lehiatuko dira lehenengo aldiz nesken infantil mailako finalean. Bihar jokatuko dira hiru final. Lehendabizikoa 16:00etan hasiko da, alebin mutiletan, 16:00etan, Zumaia 2 eta Aia 2 ren artean. Bigarren finala alebin nesketan, 16:30etan, Aduna 1 eta Zumaia 1en aurka. Eta hernaniarren arteko finala 17:00etan hasiko da.