Bizibide, Bihotzez, AGISAS eta AGIAC elkarteen lana ezagutzera emango da gaur, Biterin, 19:00etan, lau laburmetraien emanaldiarekin, Hedatuz proiektuaren barruan.
El vuelo de las mariposas; Inténtalo, todo es posible; Tocados por el corazón; eta La familia, lo primero dira eskainiko diren lau proiekzioak. Horietan, elkarteetako kideak eta boluntarioak dira protagonista, eta filmetako bitan, Oscar Terol eta Alazne Etxeberria aktoreek ere kolaboratu dute.
Lau filmez gain, Bihotzez eta AGIAC elkarteei buruzko erreportajeak ere jarriko dituzte. Guztietan, euskerazko azpitituluak eta gorrentzako keinu hizkuntza txertatu dituzte.
Egunerokoan gaixotasun hauen eraginak jasaten dituztenak dira laburmetraien protagonista eta erakutsi nahi da zein zailtasun dituzten sozializatzeko.
Saiora koloniak, lozioak... ez emateko deia
Saioa doakoa eta irekia izango da, aretoa bete arte. Baina bertaratuko direnei, eskatu diete ez emateko koloniarik, perfumerik, loziorik edo usaina daukan beste produkturik. Izan ere, sentsibilitate kimiko anitza daukaten pertsonak egongo dira bertan, eta arazo larriak eragiten dizkiete.
Gipuzkoako fibromialgia eta neke kroniko sindromearen elkartea da Bizibide; kardiopatiak dituzten haurren familien elkartea Bihotzez; Gipuzkoako antikoagulatuen elkartea AGIAC; eta AGISAS gizarte integratzaile gizarte eta kultur animatzaileen elkartea.
Guztiek emango dute gaur, modu zabalagoan, egiten duten lanaren berri.