Jaietan animaliak erabiltzeari buruzko eztabaida, herritarren aurrera gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 02:00

Mahai gainean jarriko dute gaur, Jai Batzordeak antolatu­ta, Hernanin eztabaida pizten duen gaietako bat: festetan animaliak erabiltzeari buruz, ma­hai ingurua egingo dute, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Eztabaida horretan, parte har­tuko dute bi ikuspegi nagu­sietako defendatzaileek: Aske­kin­tza talde antiespezistak, eta Sokamuturra Bai taldeak. Jon Odriozola ariko da mode­ratzaile lanetan.


«Jaietako hiru ekintza garrantzitsuenetakoa da sokamuturra, herriarentzat»

Sokamuturra Bai taldetik, na­barmendu dute, «jaie­tako hiru ekintza garran­tzi­tsu­enetakoa» dela soka­mu­tu­rra, «guretzat eta, uste dugu, baita herria­ren­tzat ere. Plaza bete­tzen du, eta gure kultu­ra­ren eta tra­di­zioaren parte da». Azaldu du, gai­nera, ez dutela so­kamu­tu­rra bakarrik defen­datuko; bai­ta animaliak era­biltzen dituz­ten beste zenbait ekintza ere, «Euskal Jaietako azo­kak, edo­ta Portuko asto ka­rrerak bezala. Ez baitugu uste animalien su­fri­mendua eragi­ten dutenik».

Era berean, uste dute, anti­espezistek lortzen badute bizi­rik dauden animalien era­bil­pena kentzea, «hildakoekin» sar­­tuko direla: «pentsatzen du­gu, beraiei inpaktantea egingo zaiela axeri buru bat edo mas­kuriak ikustea. Hori ere defen­datzea dagokigu».


«Herri gisa, lotsagarria da tradizioaren izenenean  praktika hauek onartzea»

Askekintzak, berriz, adierazi du animaliak «beraien intere­sen kontra» erabiltzen direla Hernaniko jaietan, animaliak presente dauden ekintzetan, «norberaren dibertsioa soilik» hartuta kontuan. «Jakinda bes­te animaliek, guk bezala, aske bizi eta errespeta daitezen nahi dutela, uste dugu ekitaldi ho­riek eraldatu egin behar ditu­gula. Herri gisa, lotsagarria da tradizioaren izenean horrela­ko praktikak onartu eta, gure pri­bilegioak erabiliz, gizakiok bes­te animaliak esplotatzea. Gure herriak aurrerapauso uga­ri eman ditu, jendarte justuago bat sortzearen alde; eta uste dugu, orain ordua dela fes­te­tako animalien erabilerari au­rre egiteko», diote.

Mahai in­gurura gonbidatu dituzte herritar guztiak, «gure jarrera ulertu eta pro­posa­me­nak egiteko, festa inklu­sibo eta justuago batzuen alde». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!