Berezia izango da Bigarren Eskuko Azoka, maiatzean. Larunbat honetan egingo dute, hilaren 11n, goizeko 10:30etatik 13:30etara, Urbieta kalean; eguraldi txarrarekin, Atsegindegin. Eta bizikletei eskainitakoa izango da. Horrela, goizeko 09:00etatik 10:30etara, entregatu ahalko dira bizikletak, plastikozko motoak, patineteak, patinak, kaskoak... Norberak jarriko du prezioa, 300 euro gehienez; eta 13:30etan pasa beharko da bila: saldu bada, dirua jasoko da, eta bestela, utzitakoa.