Bi ekintza izango dira Orona Ideo eraikinean, egun hauetan. Batetik, Bilboko Mendi Tour zinemaldiko pelikula onenak jarriko dituzte gaur, 18:00etan hasita, Orona Fundazioak antolatuta: The search for the Woo eta The Dawn Wall. Sarrera doakoa da, baina erreserbatu behar da: 943 33 55 88. Eta bestetik, etzi, Moodle ikaskuntza tresnari buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak. 34 euro dira, eta izena eman behar da: www.mondragon.edu/eu/mooteu19.