Garaipen haundia Lazkaon, Enekoitz Azparrenek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 8a, 02:00

Mota guztietako lasterketak izan zituzten asteburuan, txi­rrindulari hernaniar eta asti­gartarrek. Eta bereziki, jubeni­len Lazkaoko Proban eman zu­ten maila ona, larunbatean. Ga­raipen haun­dia lortu zuen Ene­koitz Azpa­rren astigar­ta­rrak, Lazkao­men­di gainean; 5garren izan zen Ibai Rodri­guez herna­nia­rra, eta 7garren Tel­mo Sem­pe­rena astigartarra.

Bederatzi laguneko ihesal­di batean sartu ziren Azparren eta Semperena, eta Olabe­rria­ko aurreneko aldapetan egin zuen ihes irabazleak, minutu erdiko aldearekin iristeko hel­mugara, erakustaldia ema­nez. Mendiko sailkapena ere lortu zuen. Rodriguezek, berriz, atze­tik aurrerako bidea egin zuen, tropeletik ihes eginda, bosga­rren iristeko, ihesaldiko txi­rrin­dulari batzuk gaindituz; hori­en artean Semperena taldekidea, azke­ne­ko igoeran nekea na­ba­ritu zuena. Gainera, talde­ka­ko garaipena lortu zuten biek, Donosti Berri­rekin.

Hurrengo egunean, berriz, Gipuzkoa Klasika zeukaten jo­koan Donostian, maila haun­diarekin; bai­na nekea naba­ritu zuten hiruek, eta soilik Rodriguezek lortu zuen proba bukatzea, 50garren. Jaime Ro­merok, berriz, zorte txarra izan zuen, lasterketa hasieran erorita eta gurpil bat zulatuta. Esfortzu haundia egin behar izan zuen kilometro askotan, tropelera bueltatzeko; eta iris­tea lortu zuen arren, nekeak erre­tiratzera behartu zuen, zir­kuituko azkeneko bueltan.


Infantilak hirugarren, taldekako erlojupekoan

Txirrindulari alebin eta infan­tilek, berriz, Gipuzkoako Tal­de­kako Erlojupeko Txapelketa zeukaten larunbatean, Irunen. Eta infantil mailan, brontzezko do­mina lortu zuen Tasio Sem­perena astigartarrak, Donosti Berrirekin. 11 segundu azka­rra­go aritu zen Ampo, irabazlea.

Eta kadete mailakoek, azke­nik, Ander Larrea Memoriala lehiatu zuten igandean, Gas­tei­zen. Unax Urretabizkaia izan zen onena, 19garren helmuga­ra­tuta, parte hartu zuten hiru hernaniarren artean. 32garren izan zen Aner Zilbeti, eta 42ga­rren Ekhi Muñoz.

Gaurtik larunbatera, Bida­soa­­ko Itzulia lehiatuko dute 23 urtez azpikoek, eta Nafarroako Iturmendin izango dute zita, igandean 10:00etan. Infantil eta alebi­nek, Gipuzkoako Txapel­ke­­ta daukate larunbatean Ez­kion, 16:00etan. Kadeteak igan­dean ari­ko dira, 14:00etan Biz­kaiako Abadiñon; eta ju­be­nilak ere bai, 10:00etan Zara­utzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!