Hitzaldia bihar, azaltzeko airearen kalitateari buruzko ikerketaren txostena

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 8a, 02:00

Hernaniko airearen kalita­te­a­­rekin kezkatuta, bilerak egi­ten hasi zen herritar talde bat, Ar­nasten dugun airea hitzal­di­tik abiatuta. Hain justu, beste hi­tzaldi bat antolatu dute bihar­ko, arratsaldeko 19:00etan Bi­te­rin, eta Mattin Aldaia Ingu­ru­men zinegotziak eskainiko du. Izan ere, hitzaldiaren helbu­rua da, azaltzea airearen kalita­te­a­ri bu­ruzko ikerketaren txos­te­nak jasotzen duena, baina «mo­du ulergarriagoan».

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak egin zuen iker­ke­ta, Hernaniko Udalak eska­tu­ta. Ikerketaren emaitzak eta txostena, martxoan jakinarazi zituzten, eta www.hernani.eus webgunean daude ikusgai. Bai­na Hernani Aire Garbia tal­de­tik diote, «oso luzea eta uler­tze­ko zaila» dela; horregatik eskatu zioten hitzaldia eskaintzea, Ingurumen zinegotziari.


Herritar guztiei, gonbitea

Saioa irekia izango da, eta ga­iarekin kezka duten he­rritar guztiak gonbidatu di­tuz­te, «gure helburuak lortzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!