Liga irabazteari begira, akatsak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Aste Santuko etenaldiak ez die onik egin boleibol taldekoei. As­te­bu­­ruan infantiletako neskek bakarrik jokatu dute, eta lider jarraituko dute, baina Tolosako Laskorain El­du­a­ye­nen kontra 1-3 galduta. Liga bukatzeko falta diren hi­ru partiduetan, aurreko dina­mi­kari heldu eta txapeldun ti­tu­lua lortzea dute helburu.


Akatsek eragindako porrota

Aurrekoa errepikatu nahi ez zu­tela-eta, Tolosakoek indarrean hasi zuten partidua, aurrekoan 0 eta 3 galdu baitzuten Her­na­niren aurrean. Her­nani, berriz, zalantzekin hasi zen. Horrela, aurreneko jokoa 12-25 galdu zuen, akats dezente eginda.

Bigarren jokoa berdinduagoa izan zen, baina, hala ere, 21-25 irabazi zuen Tolosak. 

Hirugarren jokoan bai, etxe­koak hobeto aritu ziren, eta partidua borrokatzeko egoeran egongo zirela zirudien, 25-19 irabazita. Baina laugarren jokoan, berriro ere aka­tsen era­ginez, 22-25 galdu zuen Her­na­nik, eta beraz, 1-3 nagusitu zen Tolosa, partiduan.

Dena den, sailkapen orokorreko aurreneko postuan ja­rrai­tzen du Hernanik, nahiz eta Su­mma 2 taldea puntu ba­ka­rrera duen. Geratzen diren partiduetan, beraz, ligako erritmoa be­rres­kuratzea izango du giltza, eta Summa 2ren aurkako partidua, haiek eskatuta atzeratu zena, erabakigarria izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!