Gaur izango dute maiatzeko zita, Hernaniko odol emaileek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, aukera izango da anbulatorioan, odola eman edo organo donante egiteko. Apirilean, 53 lagunek eman zuten odola, horietatik bi berriak; eta hiru lagun egin ziren organo donante.