Ebaluazio saioa gaur herritarrekin, Berdintasun Planaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Astigarragako Berdintasu­ne­rako II. Plana osatu dute Uda­leko Berdintasun Sailak, Ema­kundek eta Elhuyar Aholkula­ritzak. Eta orain, pro­zesua ja­rri­ko dute martxan, planaren ebaluazioa egiteko, eta Astiga­rragako egoeraren diagnos­ti­koa berritzeko, berdintasuna­ren arloari dagokionean.

Prozesu horren baitan, gaur egingo dute aurreneko saioa, herritar guztiei irekia. Udale­txe­ko pleno aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.


«Garrantzitsua da herritar eta eragile guztien partehartzea»

Nabarmendu dute, «garran­tzi­tsua» dela, «herritar eta era­gile guztien partehartzea, ikus­puntu anitzak jaso eta guztien iritziak ezagutzeko», eta ho­rre­gatik, guztiei luzatu diete gon­bitea, berta­ra­tze­ko: «prozesua aurrera erama­teko, ezin­bes­te­koa da infor­ma­zioa iturri ez­ber­dinetatik ja­sotzea,  herriko aha­lik eta ar­gaz­ki erre­alena eta osa­tuena esku­ra­tzeko, etor­ki­zu­ne­ko lana­ren oinarri sen­doa izango dena», azaldu dute.

Izan ere, ebaluazio lanak ez ezik, herriaren beharrak identifikatzen ere jarriko dute fokua, prozesu honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!