Biltegi Komunalaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Biltegi Komunala jarri dute martxan, Kontrakantxa gazte­txe­an, Lasto Txapel Kolek­ti­­boak eta Kontrakantxak; eta gaur aurkeztuko dute. Gazte­txe­­­an bertan izango da, arra­tsal­deko 17:30etan hasita.

Nola funtzionatuko duen azalduko dute, eta baratzeko produktuen enbotatze tailerra ere egingo dute, bertan.

Gainera, eskatu dute bilte­girako arropa eta enbo­tatzeko poteak eramatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!