Hezkuntza Eskola etzi, Txirrita eskolaren esperientziari buruz

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Ostegun honetan egingo du Hernaniko Hezkuntza Plata­for­mak, ikasturteko azkeneko Hezkuntza Eskola. Eta kurtsoa bukatzeko, Ereñotzuko Txirrita eskola izango da protagonista. Izan ere, Eskolako patioak bir­pentsatzen izango da gaia, eta horren baitan, Txirrita esko­la­ko esperientzia emango dute ezagutzera: Tabakalerako Aldi­riak proiektuan parte hartuz, ikastetxeko patioa beste modu batera berritu zuten Ereño­tzun, ikasleekin landuz eta au­zo­la­nean aurrera eramanez.


Eskola, normalean baino ordubete beranduago

Beti bezala, Hernaniko udale­txe­ko areto nagusian izango da saioa. Baina, aldiz, norma­lean baino ordubete berandu­a­go egingo dute: arratsaldeko 18:30etan izango da, 17:30etan beharrean.

Saioa irekia izango da, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta Txirri­ta­koen esperientzia ezagu­tze­ko. Gainera, aurreratu dute zain­tza zerbitzua ere eskai­ni­ko du­tela bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!