Euskadin irabazita, Espainiako Koparen bila errugbilari gazteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Hernaniko errugbi elkarteko 16 urtez azpiko infantilen taldea Euskadiko txapeldun izan da asteburuan, Euskal Liga M16ko txapelketako Final Four-ean irabazi ondoren. Finalean 17 eta 0 irabazi zion Hernani-AtSS taldeak Uni Bilbao Rugby taldeari. Final erdietan izan ziren beste bi taldeak, berriz, Ordizia eta Zarautz-Beltzak izan ziren. Euskadiko txapeldun titulua lortuta, Espainiako Kopa jokatuko du orain, taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!