Azkenaurreko jardunaldia izan du Astigarragako Mundarroko gorengoen taldeak, asteburuan Dunboaren kontra jokatutakoa; Zarkumendegin jokatutako azkena, eta bana berdindu du. Horri esker, sailkapen orokorreko hirugarren postura iritsi da.
Aurreneko zatian etxekoak izan ziren nagusi. Dena den, Dunboa Eguzkik jaitsiera promozio postua zuen jokoan, eta partiduko aurreneko gola egitea haiek lortu zuten. Baina astigartarrek dinamikari eutsi eta partidua berdintzea lortu zuten atsedenaldiaren aurretik, Iñurriren areaz kanpoko jaurtiketa bati esker.
Atsedenalditik bueltan aurkariak indartuta bueltatu baziren ere, ez zen markagailuan alderik izan. Nabarmentzekoa izan zen, hala ere, astigartarren taldean jokatu zuten hiru jubenilen lana.
Azken partidua Gure Txokoaren kontrakoa izango dute.
Hernanik, aldaketa gutxi
Denboraldia bukatu duen taldea Hernaniko Euskal Ligakoa izan da. Zerona berdindu du Zubipen, Derioren aurka, eta 13garren postuari eutsita, maila berean mantentzea lortu du.
Mutilen kasuan, Ohorezko Erregional mailak 0 eta 4 galdu du Real Unionen kontra. Hiru partiduren faltan, 8garren dijoa Hernani, eta azken lehietan, urtarriletik honako dinamika aldatzen saiatuko da, denboraldia aho zapore onarekin bukatzeko. Oiartzun, Deusto eta Amaikak Bat izango ditu hurrengo aurkariak; etxean, Deustoren kontra ariko da.