Berria Txapelketako finalzortzirenetako kanporaketa jokatu zuen Mundarrok eta kalean geratu dira, Doneztebeko Errekaren kontra 2-1 galdu eta gero. Astigarragako Txomiñenean jokatu zen kanporaketan herriko kadeteek, Lizeaga anaiek, 22-4 irabazi zuten, baina jubenil eta nagusiek erraz galdu zituzten beraien partiduak; 22-8 eta 22-5 hurrenez hurren.
Emaitza onak hernaniar pelotariek
Bestetik pelotari hernaniarrek emaitza onak lortu dituzte asteburuan zehar. 26 partidutatik 16 irabazi eta hamar galdu dituzte, hori bai garrantzitsuena ezin izan dute irabazi.
Udaberri Torneoan, Oier Garaiar kadeteak finala jokatu zuen Sasiain zestoarrarekin batera, Oiarpeko Etxeberria eta Olaizen aurka. Oiartzuarrek irabazi zuten txapela 18-7ko emaitzarekin. Aurten pelotari hernaniarrek jokatzen duten hamaikagarren finala da.
Gipuzkoako lau t?erdiko txapelketan Unax Uitzi kadeteak eta Iñigo Labaka seniorrak garaipenekin jarraitzen dute eta fase finala jokatzeko sailkatu dira. Unax Albeniz kadeteak eta Xabier Salaberria jubenilak bere lehenengo partidua galdu zuten eta azkenengo jardunaldian dena jokatuko dute, altuna seniorrak bezala. Azken honek irabazi egin zuen.
GRABNIn goizuetarrak garaile
Iker Salaberria eta Antton Apezetxea goizuetarrek Nafarroari garaipena eman zieten GRABNI torneoko eskuzko finaletan.
22 urtez azpikoetan Salaberria eta Arbizuk 22-8 irabazi zieten Zubizarreta eta Elizegi gipuzkoarrei.
Jubeniletan, emaitza berdinarekin, De la Fuente eta Apezetxea izan dira txapeldun Garcia eta Ibañez errioxarren kontra. Bi garaipen garrantzitsu Goizuetarentzat.