«Kale garbitzaileekin daukagun soldata arrakalarekin bukatzea da helburua, oinarrizko soldata berdintzea»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 7a, 02:00

Dagoeneko 230 egun pasa dira Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileak greba mugagabea hasi zute­netik, hau da, 2018ko irailaren 19tik. Garbialdiren langileak dira, Eusko Jaurlaritzak garbi­ke­tarako kontratatua daukan enpresakoak: «Garbialdik kale garbitzaileak eta eraikin eta lokaletakoak ditu», azaldu du Ne­kane Zabalak Hernaniko er­tzain-etxearen garbitzailee­ta­ko batek. 

Bigarren kasuan sartzen dira, hain zuzen, komisaldegi eta epaitegiak. 70 langile dira, eta horietatik, 40 ari dira greba mugagabean: «komisal­degie­ta­ko 24 langile daude greban (40tik); eta epaitegietan, aldiz, 6 daude greban (30etik)», dio Zabalak. ELA, ESK, LAB eta UGT sindikatuek babesten dute gre­ba, egun.


«10 urtetan ez dugu borrokatu»

Egiten ari diren grebaren hel­burua da «kale garbitzaileekin dauka­gun solda­ta arrakala­rekin bu­ka­tzea, oinarrizko soldata ber­dintzea», onartzen dute. Eta da­tuak ere ematen ditu Hernaniko komisalde­giaren garbitzaileak: «oina­rrian, %13­ko arrakala dago komisalde­giko garbitzaileekin, eta epai­tegikoekin, aldiz, %7a». Eta desberdintasun horrek arrazoi argi bat dauka, haren ustez: «kale garbitzaileek gehi­ago borrokatu dute, eta guk 10 ur­tetan ez dugu borrokatu». 

Bide horretan, «aurreneko bost hilabetetan izandako bile­retan, eskaintzak lotsagarriak izan ziren; orain hobetzen ari dira: %7,5eko igoera eskaini digute, 4 urtetan». Lau urtetan izatea onartuko luketen arren, garbitzaileek %13ko igoera es­katzen dute, ez gutxiago. 

Nahiz eta negoziaketetan aurrera egin, oinarrizko es­ka­era bat ez dute bete, Zabalaren ustez: «onartzea soldata arra­kala hori badagoela».


«Genero desberdintasuna» ere, arazo

Hori, batetik, eta bestetik, «ge­nero desberdintasuna» ere ba­da­goela oso argi dauka Ne­kane Zabalak: «kale gar­bi­tzaileen ar­tean %85a da gizo­nezkoa, eta komisaldegi eta epaitegietan, aldiz, %95a ema­kumezkoa da». ­


Kalabozoak garbitzeagatik, ?plusa?

Horrez gain, ?plusak? ere es­katzen dituzte, baina «plata­formatik kanpo» utzi dituzte. Komisalde­gien kasuan, «kala­bozoak garbitzea tokatzen zai­gu, eta gauza desatseginak iza­ten dira bertan. Atean jartzen du tuberkulosiagatik, sarna­gatik... ze neurri hartu behar ditugun, baina debalde egiten dugu». Onartzen dute «horiek garbitu beharra», baina «plusa eskatzen dugu; muxutruk ez dugu egingo», dio Zabalak. 

Horiekin batera, bazeuz­katen eskaera gehiago, baina horiek  gutxitzen joan dira.


Gutxiengo zerbitzuak eta aparteko garbiketa, haien esku

Irailetik, beraz, gutxiengo zer­bitzuak egitera joaten da Ne­kane Zabala ertzain-etxera: «as­­­telehen eta ostegunetan kan­poko bi komunak garbitzen di­tu­gu; 15 egunean behin, alda­gelak, barruko komunak eta su­kaldea; eta kalabozoak era­biltzen direnean, normalean, egunero». 

Horrez gain, apar­teko gar­biketa bat egitera be­har­tu zi­tuzten otsailean: «dena garbi­tzera etorri behar izan genuen, eta Eusko Jaurlaritzatik etorri ziren garbi zegoen ala ez kon­probatzera;?esan ziguten ondo garbitzen ez bagenuen, hurren­go egunean bueltatu behar izan­go genuela. Umillazio bat izan zen». Baina horren on­do­ren, «grebarekin jarraitu beha­rra» berretsi zuten asan­bladan.

Espero dute honek «luzerako ez jotzea», baina, horretarako «Eusko Jaurlaritzak ez badu diru gehiagorik jartzen... ez dugu ez lortuko! Eta berdin­tasunaren alde baldin bada­go...». Nahiz eta Garbialdiren lan­gileak izan, Eusko Jaurla­ritzak eran­tzuki­zuna baduela diote: «Eusko Jaurlaritzak es­kuak garbitu nahi ditu, baina bion arteko zerbait da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!