'The Dawn Wall' mendiko filma ikusi daiteke Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 02:00

mendiko pelikularik onenak ikusi daitezke etzi asteazkenean, Orona Ideon Galarretan, Fundazioak duen egoitzan.  18:00­etan hasiko da emanaldia eta The Search for the Wooo eta The Dawn Wall ikusi daitezke. Lehenengoa 11 minutuko laburmetraia eta bigarrena luzemetraia. 


Sarrerak 943 33 55 88 telefono zenbakian erreserbatu behar dira

Bilbao Mendi Film Festivaleko epaimahiaren saria jaso zuen luzemetraiak. Doan da, baina  aforo mugatua denez 943 33 55 88 zenbakira deitu behar da sarrerak erreserbatzeko.

8.400 ikuslek gozatu dute jada Mendi Tourraz 2019an, Mendifilmen pelikula eska­in­tzaren gorakadan marka be­rriak jarriz. Aste­azkenean eta oste­gunean An­tzoki Zaha­rre­an ere ikusi daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!