Iheslarien 3garren martxara izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 02:00

Iheslarien ibilbideen hiru­garren mendi martxa egingo da Mendibe-Cizetik Otsaga­bia­ra ekainaren 29a eta 30ean. Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak mendi mar­txa omenaldi berri bat anto­latu du aurreko bi ekitaldien arrakastaren haritik tiraka. 

Ibiltari bezala edo ez, mendi martxa historiko ome­naldi honetan parte har­tzeko, EPAB­arekin erregistratu behar da lehenik. Informa­zioaren orria eta izenematearen orria eska­tu daitezke dagoeneko basquefreedomtrailsww2@gmail.com helbidean eta EPAB ezagutzeko ondorengo web gunea erabili daiteke: www.bpfta­ww2.com

Aurtengo askatasun bidea  Burdintxuruketa lepotik (Men­­­­­dibe-Cize, Nafarroa Beherean) Otsagabiara izango da eta hirugarren ibilaldia da. 

Bob Frost hegazkinlari beteranoa zendu zen martxoan

Pasa den martxoaren 14an Bob Frost hegazkinlaria hil zen 95 urterekin eta Bigarren Mundu Gerlan Comete iheserako fran­tziar-belgikar sareak ihes egiten lagundu zuen, 1942ko irailean naziek haren hegaz­kina lurrera bota ondotik. Pa­risa lehenik, handik Donibane Lohizunera, ondotik Madril eta Gibraltar zeharkatuz, urte bereko urrian Ingalaterrara iristeko.

EPABen esanetan «Frostek beti azpimarratu nahi izan zuen erresistentzia zibilaren la­guntza. Zentzu horretan, Euskal Herrian egin izan diren omenaldietan parte hartu izan zuen, euskaldunei es­ke­rrak emateko, bertan hainbat sarek jardun baitzuten nazien aurkako borrokan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!