Donostian ehizaren alde eta aurkako manifestazioak egongo dira gaur. Ehizaren aldekoa goizean Antiguoko zubitik abiatuko da eguerdiko 12:00etan eta Gipuzkoako Plazan, Aldundi parean bukatu. Pasa den urtean 15.000 pertsona bildu ziren. 17:00etan ehizaren aurkakoak elkartuko dira Bulebarrean.