Gaueko komiki dendak gaur hiru urte betetzen ditu eta hori ospatzeko bere moneta propioa kaleratuko du. Horrela, datorren astetik aurrera, 10 euroko erosketa bakoitzagatik Gaueko bat jasoko du erosleak eta bilete hori aldatu ahal izango du dendan bertan hurrengo erosketetan deskontuak jasotzeko. Datorren larunbatean, Doako Komikiaren Eguna eta Catan txapelketa ospatuko dira Gaueko dendan bertan. Informazio gehiago 943 57 78 90 zenbakian edo gauekokomik@gmail.com helbidean.