EAJk dio «agintzailea» dela 2018ko gerakinaren gastu proposamena

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 5a, 02:00

EAJk dio gerakinaren inguruan EH Bilduren jarrera «agintzailea» dela. «2018an bakarrik 3.744.913 euroko gerakina (gastatu ez duten dirua) sortu da eta orain diru hori maia­tzaren 26ko udal hauteskundeetan sortuko den korporazio berriari datozen bi urteetan non gastatu behar duten esan nahi dio».

Andoni Amonarraiz bozeramailearen esanetan «gabezia asko alde batera utzita, bere kudeaketarako gaitasun eza eskandalosoa da. 2018rako zegoen diruaren %26a bakarrik gastatu da inbertsoetarako eta 2017 eta 2018ko Hernani Erabakin gauzatu beharreko proiektuan %9a bakarrik egin eta ordaindu dira. Hori bai, dirulaguntzak eman edo haunditu eta azterketa desberdinak egitea bikain egiten dute. Baita plaza berriak sortu eta ez bete lehiaketa publikoekin».

Aurrera eramango diren proiektuen inguruan, «deigarria da Lizeagara bakarrik 300 mila euro bideratuko direla eta Harrobirako haunditu egin dela gastua. Berriz ere Lizeaga ?ahaztu? egin dute».

Horretaz gain, «nola da posible  9,8 milioi euro uztea inbertitu gabe, hernaniarren bizitza hobetuko duten, onartutako proiektuetan? Zergatik ez diete hernaniarren eskaera nagusienei erantzunik ematen?». 

«Guzti honen gauzarik one­na da maiatzaren 26tik sor­­tuko den Gobernuak dirua edukiko duela benetazko be­harrei erantzuteko» dio EAJk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!