Euskal Herriko historia aztergai, ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 5a, 02:00

Donostiako Motako Gaz­te­luak, Hernani Errotzen Elkar­teak, EA elkarteak eta Naba­rralde Fundazioak elkar­la­nean  Euskal Herriko his­toria ikastaroa eskainiko dute,  mai­atzaren 7tik, asteartea, mai­atzaren 28ra, Donostian, bi orduko sai­otan.

Euskal Herriaren histo­riaren irakurketa orokor eta sin­­tetikoa eskainiko da, ikus­pegi propiotik landuz eta egun bizi den errealitatean eragiten duten erreferente eta gertaera historikoak azpi­ma­rratuz. 

19:00etatik 21:00etara lau astetan zortzi ordu eta EA Elkartean, Salamanca Pasa­le­kua 9an emango da. Beñi Agirre izango da zuzendaria. 

Nabarraldek eskaintzen duen on-line bidezko ikas­ta­roaren laburpena lantzen da ikastaroan. 

Gaian interesa duen edo­zeini dago zuzendua. Bai­ta beraien jarduna ga­ra­tzeko prestakuntza behar du­ten ira­kasle eta hezkuntza mun­duko profesionalei ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!