Europako Liburuak Kalera ekimenarekin bat eginez, liburu eta aldizkariak herritar guztien eskura jarri ditu Kaxko Elkarteak Plaza Berriko txabolan, udaran eta udaberrian. Udazkenean eta neguan gaztainak saltzen dira bertan, baina behin sartuta Liburu bidaiarien garaia iristen da postura.
Herritarrek eta bisitariek aukera dute bertan liburu eta aldizkariak trukatzeko edota bertan irakurtzeko.
Azkenean helburua irakurzaletasuna bultzatzea da eta jendeak kalean irakurtzea. Bigarren edizioa da eta Kaxko elkarteak Udala eskertzen du bere babesarengatik, baita ekimen hau edukitzeagatik zoriondu dituzten bizilagunak.
Europa osoko elkarte desberdinek bultzatzen dute ekimena, orain 20 urtetik, eta kaleak betetzen dituzte textu eta liburuekin. Nahi duetenek badute Hernanin ere bere txokoa, Plaza Berriko Gaztain postua.