Udaberriarekin batera ohitura da Txistulari Bandak kontzertu berezi bat eskaintzea. Udaberriko kontzertua esaten zaio eta gaur eskainiko dute, 12:30etatik aurrera, erdialdeko kaleetean zehar. Horrexegatik izaten da berezia, Kaxkoan zehar jotzen dituztelako beraien pieza eta doinuak.
Aurten gainera, txistulariak tronboiarekin eta eskusoinuarekin lagunduta jardungo dira. Euskal doinu batzuk eta Europar erdialdeko pare bat joko dituzte. Taberna eta gune desberdinen parean geldialdiak egiten dituzte; hala nola Tripontzi, Deportivo, Plaza Berri, Onddi, Kixkal edo Riojanos esate baterako.