Maiatzaren 15, 18 eta 19an ospatuko dituzte San Isidro jaiak, Zamalbide auzoan eta Bentetan. Eta egun horietako bi otordutarako, txartelak salgai daude. Hilaren 15ean, lagun arteko bazkaria egingo dute Auzolan Elkartean, eta bihar arte erosi daitezke tiketak, Frantxilla Zahar eta Zamalbide tabernetan. Hilaren 18an, berriz, afari herrikoia egingo dute, musikarekin girotua, Auzolan Elkartean bertan. Tokia hartzeko, hilaren 12a baino lehen deitu behar da, telefonoz zenbaki hauetako batera: 637 781 772 (Igor), edo 656 765 482 (Iker).