Antzerki eta musika saio berezia izango da datorren ostiralean, maiatzaren 10ean: Kontukantari emanaldia eskainiko dute, Astigarragako Herri Eskolako 2 eta 3 urteko haurrentzat. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da, eta betiko abestiak kantatuko dituzte, reggae, rap edo blues erritmoetara egokituta, eta txotxongiloen laguntzaz.