Berdintasun Plana ebaluatzeko, saio irekia asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Amaitu berri dute Astigarra­ga­ko Emakumeen eta Gizonen Ber­dintasunerako II. Plana; eta orain, prozesua jarri dute mar­txan, planaren ebaluazioa egiteko, eta udalerriaren egoeraren diagnostikoa berritzeko.

Berdintasun Sailak eta Elhu­yar Aholkularitzak abiatu dute prozesua, Emakunderekin elkar­lanean; eta datorren asteartean izango du aurreneko saio irekia, maiatzaren 7an. Udale­txe­ko pleno aretoan egingo dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Saio horretan, orain arteko ekintza eta lanak ebaluatzeaz gain, herriaren beharrak zein diren identifikatzen saiatuko dira, aurreratu dutenez. Eta ja­kinarazi dute, «ezinbestekoa» dela informazioa iturri ezberdinetatik jasotzea, prozesua au­rrera eraman ahal izateko.

Horregatik, gonbitea luzatu diete herritar guztiei, astearteko saio horretara gerturatzeko: «herritar eta eragile guztien partehartzea garrantzitsua da, ikuspuntu anitzak jasotzeko, eta guztien iritziak ezagutzeko aukera izateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!