Urteroko ohiturari jarraituz, omenaldia egingo diete datorren igandean, maiatzaren 12an, 80 urtetik gorako astigartarrei. Gure Izarra elkarteak antolatuta, Foru Plazan izango da festa. Goizeko 09:30etan, Txirrisklako txistularien diana aterako da, eta 11:30etan txaranga. Eguerdiko 12:45etan egingo dute omenaldia, Txomiñenen: meza, eta Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien saioa.
Handik, Gure Izarra elkartera joango dira 14:30etan, bazkaltzera, opariak jasotzera, eta Alberro anaien soinu emanaldiaz gozatzera.