Barietate haundiko programa prestatu du, maiatzerako, Astigarragako Gaztelekuak. Hamar ekintza berezi izango dira hilabete honetan; aurrenekoa gaur bertan, multi kirolekin.
Datorren asteburuan, berriz, sukaldaritza mexikarrean trebatuko dira larunbatean, fajitak prestatuz; eta igandean, Kin-Ball kirolean arituko dira, baloi erraldoi batekin.
Berezia izango da, hilaren 15eko ekintza ere, asteazkenarekin: futbolinean arituko dira, baina futbolin itsuan... Eta 26an, larunbata aprobetxatuko dute zaldian ibiltzera irteera egiteko. Globo gerra batekin agurtuko dute hilabetea, azkeneko egunean.
Astelehenetan soilik egongo da Gaztelekua itxita, eta gainerakoetan, ekintza berezirik ez badaukate, Lagunki jarduera egingo dute.
MAIATZEKO EGITARAUA
Gaur, Multi kirolak.
Bihar, Tailerra.
Maiatzak 11, Sukaldaritza mexikarra: Fajitak.
Maiatzak 12, Kin-Ball.
Maiatzak 15, Futbolin itsua.
Maiatzak 18, Jolasak kanpoan.
Maiatzak 19, Zinema.
Maiatzak 24, Wii jokoa.
Maiatzak 26, Irteera zaldian ibiltzera.
Maiatzak 31, Globo gerra.
*Astelehenetan itxita, eta gainerako egunetan Lagunki.