Urtero bezala, Astigarragara bisita egingo dute Iruñako Alde Zaharreko erraldoi eta kilikiek, Txirriskla txistulari elkarteak antolatuta. Gaur bertan izango da, eta eguerdiko 12:30etan jarri dute zita, Foru Plazan. Bertatik, kalejiran abiatuko dira.
Iruñako lau erraldoi, lau kiliki eta dultzainero talde bat izango da bertan, eta haiekin batera ariko dira Txirrisklako txistulariak ere.
Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, haiek izango dira bisitan orain, eta San Fermin Txikito jaietara joango dira Txirrisklako txistulariak, Iruñako Alde Zaharrera, irailean.