Arrantza Txapelketa, bihar zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Bihar zen egitekoa, Txantxangorri Elkartearen Amuarrain Arrantza Txapelketa; baina astebete atzeratu dute, eta datorren igandean, maiatzaren 12an, egingo dute, Urumea ibaian. Goizeko 08:30etan Txantxangorrin elkartu, eta 09:00etatik 13:00etara izango da. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, elkarteko iragarki taulan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!