Asteazkenean hasi zen Gipuzkoako Trainerilla Liga, eta Hernanik liga jokatuko ez badu ere, bi estropadatan hartuko dute parte emakume absolutuek. Horietako bat, bihar bertan izango da, Zumaian, arratsaldeko 17:00etan hasita. San Telmotako estropada egongo da jokoan. Bestea, Loiolan izango dute, maiatzaren 11n.