Festa gaur kalez kale, ate irekien jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Ate irekien jardunaldia antolatu du gaur Norberto Alman­doz Musika Eskolak, instrumen­tuak eta musika doinuak kalera atera, eta herriko txoko ezberdinetara eramateko. Horrela, bi ordu inguruko festa egingo dute, Kontxa Etxeberria plaza, Andre Maria eliza, eta Musika Eskola bitartean.

Goizeko 10:00etan, kalejira batekin emango diote hasiera, Kontxa Etxeberrian, trikitixa, pandero eta txistu ikasleek. Eta segidan, Black & White eta txistu taldeen kontzertua izango da, plazan bertan. Handik, kalejiran abiatuko dira berriro, 10:20ak aldera, elizara bidean. Eta bertan, zeharkako txirula, biolin, saxofoi, klarinete eta organo doinuak eskainiko dituzte.

Eta azkenik, Musika Esko­la­ra joango dira, ikasle txikienei emateko protagonismoa. Instrumentuak gertutik ikusteko aukera ere izango da bertan, kontzertuak bukatzean.

GAUR, larunbata

10:00, Trikitixa, pandero eta txistuen kalejira, Kontxa Etxeberria plazan.

10:05, Kontzertua, Kontxa Etxeberria plazan: Black & White eta txistu taldea.

10:20, Kalejira, Andre Maria elizara.

10:30, Kontzertua eta erakusketa txikia, Andre Maria elizan: zeharkako txirula, biolina, saxofoia, klarinetea eta organoa.

10:50, Kalejira, Musika Eskolara.

11:05, Instrumentu bakoitzeko kontzertu bana, ikasle txikienek, Musika Eskolan.

11:35, Instrumentuen erakusketa, Musika Eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!