Iratiko Etxoletatik Otsagabiara bihar, Mendiriz Mendi

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Irteera berezia egingo du bihar, Mendiriz Mendi elkarteak. 07:30etan Atsegindegin elkartuta, Iratiko Etxoletara joango dira; eta bertatik Otsagabiara osatuko dute ibilbidea, 17 kilometrokoa, Zero Sarea izenekoaren bidetik: Bigarren Mundu Gerran antolatu zuten sare klandestinoa, jendeari ihes egiten laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!