Asteartero zita berri bat, Astiguneak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Lau zita jarri ditu Astiguneak, maiatzerako. Asteartero elkartuko dira, hilaren 7, 14, 21 eta 28an hain justu; eta bi orduko saioak egingo dituzte arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Emakumeak ahalduntzeko gunea da Astigunea: «ahotsa indartu eta trebatzeko bideak landuko dira, mugimendu, komunikazio ez bortitz, erlaxazio eta sormenaren bidez», nabarmendu dute.

Izena emateko aukera dago oraindik ere, doan, Astigarra­ga­ko Udaleko Berdintasun Sai­lean. Saioen hizkuntza eleani­tza da, eta haurrentzako zain­tza zerbitzua eskainiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!