Kultur etxeko jardinaren bideko lanak hasi dituzte, irisgarritasuna hobetzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Hasi dituzte lanak, kultur etxe aurreko jardinean, irisgarritasuna hobetzeko. Hala jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak, azalduz Irisgarritasun Planean aurreikusitako ekintzei eman dietela hasiera, obra honekin: «Anuska auzoko irisgarritasuna hobetzea izango da aurreneko ekintza, auzoko erdialdea eta Kale Nagusia lotuko dituen bide batekin», argitu du.

Egungo kultur etxearen jardina zeharkatzen duen bidea da hori, hain justu: «aprobe­txa­tuz Añarbek uraren hornidura hobetzeko obrak egin dituela bertan, azkartu egin ditugu, Irisgarritasun Planak Anuska auzorako biltzen zituen obrak. Hortaz, jardineko bidea egoki­tzen ari gara», azaldu dute.

Adierazi du, era berean, lur horien jabeen baimenarekin ari dira gauzatzen obrak, kultur etxeko jardinean. Eta azaldu du, irisgarritasuna hobetzeaz gainera, zonaldea balioan jarri nahi duela: «Anuska da gure herrian hondatuen dagoen auzoetako bat. Horregatik, bigarren fase bat ere aurreikusi dugu, jardinaren beheko aldeari eragingo diona».


9-13 urtekoen aisialdirako gunea, eta egoteko tokia

Aurreratu dute, irailean hasiko dela bigarren fasea. Jardina­ren beheko zonaldean, jarriko dute egoteko  toki bat, eta 9-13 urte bitarteko haurren aisialdirako gune bat; eta bertako altzariak, berritu egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!