Hernani eta Ereñotzuko haurrak izango dira Lehenengo Jaunartzeak egiten aurrenekoak, gaur hasita, eta Astigarragakoak izango dira, hurrenak. Goizuetan, ekainaren 9an daukate hitzordua 5 umek, eta Aranon batek, ekainaren 2an.
Hernanin, gaur, 31 umek egingo dute jaunartzea, 12:00etan San Joan Bataiatzailea elizan, eta bestek hiruk 19:00etan. Maiatzaren 11n, berriz, San Jose Langilean dute zita 11 umek, 12:00etan. Ereñotzuko San Antonio elizan, bestalde, maiatzaren 12an, bi umek egingo dute Jaunartzea 10:00etan. Eta Astigarragan, maiatzaren 26an 12:00etan, 16 ume izango dira.