Azken txanpan sartuta, eskubaloiko talde guztiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Azken txanpan sartuta dago Hernani Eskubaloi Taldea, ka­tegoria ezberdinetan; eta gaur jokatuko dute azkeneko parti­dua, Udaberriko Txapelketan, mutil jubenilek. Etxean ariko dira, kiroldegian, arratsaldeko 16:30etan hasita; eta badaukate zerbait jokoan: sailkapenean zazpigarren da­go Zarautz, eta zortzigarren Hernani; gaur ira­baziz gero, au­rrea hartuko dio Hernanik, azken sailkapenean.


Onenekin borrokan berriro, neska kadeteen taldea

Neska kadeteek, berriz, azke­naurreko jardunaldia joka­tu­ko dute, 13garrena, Gipuzkoa­ko Txapelketan. Laudio lide­rraren kontra ariko dira bihar, eguer­diko 12:00etan hasita, La Gran­ja ki­roldegian. Aurreko igan­de­an, 18-20 nagusitu ziren her­naniarrak, Tolosa bigarrena­ren kantxan, partidu bikaina jokatuta. Beraz, hori errepi­ka­tzeko asmoz egingo dute Ara­bara bidaia.

Eta mutil kadeteek, azke­nik, Donibaneren kontra jokatuko dute, atzeratutako partidua, gaur 16:00etan Pasaian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!