Final zortzirenekin zita bihar, Mundarrok eta Salaberriak pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte, asteburu honetan, Urumea bailarako esku pelotariek. Astigartarren ka­suan, Be­rria Txapelketakoa da zita nagusia, bihar: final zortzi­rena jokatuko du Mundarrok, Donezte­be­ko Erreka taldearen kontra; eta etxean ariko dira, Txomiñene frontoian, 17:00etan hasita.

Jokatuko dutenak dira, final hamaseirenetan Lizarrako San Migueli nagusitu zitzaizkion sei pelotariak: Eñaut eta Ekain Li­zeaga anaiak kadeteetan; Axel Larrañaga eta Ganix Urdan­ga­rin jubeniletan; eta Harri Loidi eta Jokin Santxez nagusietan.

Errekarekin ariko da, aldiz, bailarako beste pelotari bat: Iker Salaberria goizuetarra. Na­gusietan jokatuko du, Mariez­ku­rrenarekin; eta kinielen arabera, partidu hori izango da era­bakigarria. Mundarro da faborito kadeteetan, baina Erre­ka­ren alde daude aurreikuspenak, jubeniletan. Nagusietan, berriz, bikote beteranoa dira astigartarrak, txapela asko jantzitakoak; eta gazteak Errekakoak, Sa­laberria punta-puntan dabilela. Ikusgarria izan daiteke, beraz, azkeneko partidu hori.


Oier Garaiarrek, finala bihar

Hernaniarren kasuan, Oier Ga­raiarrek dauka zita garrantzi­tsuena, bihar goizeko 11:30etan, Amaiurren: Udaberri Torneoko finala jokatuko du, Zestoako Xa­bat Sasiainekin, Oiarpeko Etxe­berria eta Olaizen kontra. Par­ti­du berdindua espero da.

Bestalde, asteburu honetan emango diote hasiera, Herna­ni­ko kiroldegiko frontoian, erren­dimenduko San Joan Torneoa­ri. Arratsaldeko 15:00etan hasita, 13 partidu jokatuko dira gaur. Guztira, pelota eskolako 62 pe­lo­tarik hartuko dute parte: 28 benjaminetan, 16 alebinetan, eta 18 infantiletan. Binaka ari­ko dira benjamin eta alebinak, eta banaka lau t?erdian infantilak, azpi astetan zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!